Ate guziak ireki genituen eta lehio guziak apurtu, lurraldeak sakondu genituen, itsasoa zeharkatu. Ilargia laztandu genuen, hotza zen. Iguzkia hunkitu gabe neurtu genuen... klase guziak zerrendatu, itzali aintzin... mendi guziak gainditu. Hiztegiak idatzi genituen, liburuak irakurri. Irudiak harrapatu genituen eta iragana ikasi. Geroa irudikatu genuen, oraina ahaztuz eta konzientzia zabaldu eta ezeztatu... luzez sekatutako begiradak gurrutzatu... indeferentzia atxeman….
Dena ikusi genuen, ezer ez lortu gabe. Denetara joan ginen, nehora heldu gabe. Dena ikusi eta, badakigu orain zer daukagun eskas. Ez gara inoiz ezer izango nahi dugunaren ondoan. Urratsez urrats segituko baina egonez oinetan, itzalak bezala, desagertuko, behin argian ezarrita


















