Grissiniak
720g irin
240g irin integral
Gatz pixka bat
Oreganoa (nahi beste)
10g legami fresko edo koilarakada erdi legami siku
Baso bat ur
100ml olio
Legamia baso erdi uretan disolbatu. Ontzi batean irina, gatza eta oreganoa ipini, olioa ura eta disolbatutako legamia gehitu eta nahastu bola bat egin arte. (Ura edo irina beharrezkoak balira, gutxinaka-gutxinaka gehitu)
30 edo 40 minutuz puzten utzi leku epel batean. Ondoren, rodilloarekin mahai gainean zapaldu cm 1-eko zabaleran. 2 cm-ko tira batzuk moztu eta forma zilindrikoa eman (nahi den lodierako txurroak egin).
Aurretik berotutako labean sartu, 200ºC-tan, 15 minutuz; grissiniak gorritu arte.









