Agorafobia
 Zigarroa azken aldiz gorritzen da. Gero lurrera botatzen dute. Zapalduz itzaltzen dute bere azken txingarra. Horrekin batera azken argi iturria. Zierbenako portuan gauez egon zenekoa gogoratu zuen. Zerumugan aurora laranja estatiko bat antzematen zen, hiriko argien hondakin luminikoa. Gorantz indarra galduz zihoana, belztasun mutu batean urtuz. Hau oso bestelakoa zen. Landa lau haizetara hedatzen zen, eta berarekin iluntasuna. Aurrerapenaren izenean estalitako izarr urrutien argiak mendekua hartzen zuen. Aspaldi hildakoen argitasunak eta jaio berrien iluntasunak bere gain hartzen zuen mendekua milaka miloi kilometrotara, agorafobiaz.



















