UNTZUETA (770m)
ZELAN HELDU:. Arrigorriagara joango gara, Ugao eta Arrankudiaga pasa, eta Arakaldora helduko gara. Hemen hasiko da gure Osteratxue.
JOAN-ETORRI DENBORA: 3 ordu 40 min.
Geldialdiekin eta oso lasai.
KM: 8,9 Km.
DESNIBELA: 656 M.
ZAILTASUNA: erraza.
TRACKa: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=5898173
IGOERA-DATA: 2013ko Urriaren Abenduaren 14a.
Arakaldoko Frontoiaren ezkerraldetik doan bidea jarraituko dugu, Iturriaga auzorantza. PR-aren marka hori eta zuriak jarraituko ditugu.
Marka zuri-horiak zuhaitz zein argi posteetan aurkituko ditugu, eta bidegurutzeetan nondik joan behar ez dugun ere adieraziko digute.
Ezkerreko bidetik ez joateko, X zuri-hori baten marka ikusiko dugu zuhaitz batean margozturik.
PR-aren markak utzi eta eskuinerantz egin beharko dugu hemen, malda gogorrak hasiko direlarik.
Ia kilometro bateko malda gogorrak izango dira tarte honetan. Hau igaro eta gero, Zabalgune baterara iritsiko gara eta bertan Untzuetako tontorra ikusiko dugu, antenaz josia.
Tontorrerantz igotzen jarraitzea baino ez zaigu faltako. Balastozko bidea izango dugu nahi izan ezkero, edo lurrezko bidetik jarraitu.
Arakaldora bueltatzeko, bidea desegitea baino ez daukagu.











