Munarrikolanda (257 m)
ZELAN HELDU: Sopelako Urko polikiroldegiko aparka-lekutik hasiko dugu ibilbidea.
JOAN-ETORRI DENBORA: 2 ordu.
KM: 8,08 Km.
DESNIBELA: 290 M.
ZAILTASUNA: erraza.
Saskibaloi kantxaren atzeko aldetik abiatuko gara, eta seinaleei jarraituz ez dogu galtzeko arriskurik edukiko. Ibilbide honetan, Munarrikolandara ieteaz gain, Ikurriñara ere joan gara. Ikurriña dagoen lekuan, guda zibileko burdinezko gerrikoaren parte bat aurkituko dogu. Ikurriñaren ondoren mendi-puntara abiatuko gara, eta ondo zaindutako bidea jarraituz erraz helduko gara. Ibilbidearen inguru gehiena eukaliptus eta otez beteta dago; tarte batean ehiza postuak ere ikusiko ditugu. Bidean zehar, zenbait trikuharri eta antzinako egitura ikusiko ditugu, denak ondo seinalizatuak. Azkenik, Munarrikolanda gainera helduko gara, eta bertan ere bunker bat topatuko dogu.
Bueltako bidea ez dogu berdin-berdina egingo. Bide-gurutze batean GR 280a jarraituko dogu. Kontuz ibili bidean basa badago; holan bada gomendagarria da GR bidea ez jarraitzea, laprast egiteko aukera handia baitago.
Ibilbide hau oso aproposa da, baita ere, mendi-bizikletagaz egiteko.
TRACKa: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=4051668
IGOERA-DATA: 2013ko otsailaren 28a.
Ikurriñaren inguruko bunkerra:
Bunkerra, barrutik:
Ikurriña:
Sopela, Ikurriña dagoen puntutik ikusita:
Munarrikolanda, eta, atzean, bunkerra:












