Egin dudan azken argazki sesioa berezia izan da. Argazkiak bezeroen etxeetan egitearen arrazoietako bat bertan zer aurkituko dudan ez dakidala da; horrek motibatzen nau. Atzokoan argia izan zen. Balkoiko toldoak filtro lanak egin zituen eta horri esker une oso bereziak bizi izan genituen.














