#DollyPartonChallenge

seen from Japan
seen from Germany

seen from United States

seen from Germany

seen from United States
seen from United States
seen from Uzbekistan

seen from United States
seen from Russia
seen from Vietnam

seen from Germany
seen from United States

seen from Singapore
seen from United States
seen from China
seen from United States
seen from Mexico
seen from Japan
seen from Singapore
seen from Germany
#DollyPartonChallenge

Anya is live and ready to show you everything. Watch her strip, dance, and perform exclusive shows just for you. Interact in real-time and make your fantasies come true.
Free to watch • No registration required • HD streaming
Hegoak, eta osoak
[2012-12-2, Berria]
Laurogei urte badira Txirritak Ama Euskarari galdetu ziola zergatik zuen kopeta belztuta. «Aidian ezta errez ibiltzen ego-muturrak moztuta», erantzun zion amak semeari: «Pena aundiya daukan gorputza ezin liteke poztu-ta, / nola enitzan asarretuko oinbeste seme ostuta?». Lau alditan hogei hamarkada joan dira, baina Txirrita kexu zen, ja orduan, Ama Euskarak berrogeita hamabost urte zeramatzala negar batean. Ondorio beltza atera zuen: «Gure izkuntza maitagarriya sartu nai dute lurpian». 1932a zen. Euskaldunaren negarra ez dela gaur goizekoa!
Hegan ihesi joan ez zitezen, tradizioa izan da hegazti klase batzuei hego-muturrak moztea, oiloei adibidez. Alegia, hegan egiten ez uzteko, aski dela hegalen muturrak moztea; ez dela ezinbestekoa hegal osoak erauztea. Hegaztiak jarraitzen du hegalak izaten, baina ezin du hegan egin. Txirritak gaur zer kantatuko zuen ez da segurua, baina euskarari irudia hortxe utzi zion: hego-muturrak moztuta dauzkan hizkuntza bat. Eta gaur ere hala ez ote den...
Ematen du euskara zerbait badela, baduela onespen sozial bat, aurreratu duela zerbait. Alderdi politiko guztiek babestu dituzte euskaltegiak, esaterako —baina, oraindik, dirutza ordaindu behar da euskara ikasteko—. Legezko onarpena badu euskarak eremu batzuetan —baina, oraindik, administrazio publikoan lan egiteko baldintzen artean ez du garrantzizko pisurik, eta langile erdaldunak kontratatzen jarraitzen dute administrazioek—. Ematen du aurrera egin duela zenbait eremutan —baina, aurrekontuak moztean, galtzen hasten den lehen sailetako bat izan ohi da, oraintxe Araban ikusi den bezala—.
Txirritak hilzorian sumatu zuen euskara duela laurogei urte, baina ematen du ez dela hil oraindik. Bi kontu diferente dira, ordea, bizitzea eta oraindik ez hiltzea. Eta euskaraz bizi nahi dutenek bizi egin nahi dute, ez hilurren egon, atzo Donostian erakutsi zuten bezala. Gora egiteko, bizi nahia asetzeko, hegalaldiari ekiteko, hegalak behar ditu euskarak, eta osoak, «aidian» erraz ibiltzeko. Bi baldintza jarri ditu Kontseiluak: denek euskaraz jakitea eta euskara erabiltzeko aukerak erraztea. Horra bi erronka garbi hego-muturrak osatzen hasteko.